Gasteizko Txosnek turnoetan apuntatzeko deia luzatu diete herritarrei
Gasteizko Txosnak irekitzeko egun gutxiren faltan, bertako eragileek dei berezi bat luzatu diete herritarrei herri mugimenduaren parte izateko eta txanda bat egiteko abuztuaren 3tik 9ra irekita egongo den txosnagunean. Izan ere, zenbait eragilek oraindik txanda guztiak bete gabe dituzte.
Urtero legez, ez da erraza hainbeste turno betetzea: barra, zaintzak, muntaketa, abuztuaren 10 eta 11ko desmuntaketa… Eragile ezberdinek txosna izango dute, egunero ia 12 orduz irekita mantenduz txosnagunea. Azken urteetan gero eta ordu gehiago daude irekita txosnak, eta hori gutxi balitz, aurten egun bat lehenago irekiko dira: abuztuaren 3an. Egun horretan bertan 17:00etan irekiko da txosnagunea.
Hori dela eta, txandak betetzeko deia luzatu diete eragile ezberdinetatik herritar guztiei. Turnoak egiteko prest dauden herritarrak behar dira, aukera bat izanez txanda bat zer den barrutik ezagutzeko eta herri mugimenduaren parte beste modu batez izateko.
Eragilez eragile, hauek dira kontaktuak. Txanda bat egin nahi izanez gero, hona idatzi:
Sukalde Gerrilla: cocinadeguerrilla@gmail.com
Mugimendu Feminista: txosnafeminista@gmail.com
Kalera Karpa: kaleratxandak@gmail.com
Hala Bedi: harremanak.halabedi@gmail.com
Berriztu: ivanmartin7vitoria@gmail.com
Errekaleor: errekaturnoak@protonmail.com
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!