Gasteizko neska* ikasleek autodefentsa feminista lantzeko egitaraua prestatu dute
Gasteizko Campuseko neska* ikasleek hainbat tailer, ekimen eta hitzaldi antolatu dituzte autodefentsa feministaz hausnartu eta praktikan jartzeko.
Gasteizko neska* ikasleek azaroaren 19an hasi eta 25an amaituko den egitaraua antolatu dute Campusean. Autodefentsa feminista lanzteko parada hartu eta hainbat hitzaldi, tailer eta ekimen prestatu dituzte. Unibertsitateko neska* ikasleak deitu dituzte parte hartzera.
- Azaroaren 19an dinamika aurkeztu eta “Gure bizitzak erasotuak” tailerra egingo dute. 11:00etan Elurretako 210. gelan izango da.
- Azaroaren 21an ikasle eremuan autodefentsa feminista nola landu izango dute hizpide. 11:00etan Elurretako 210. gelan. Arratsaldean, 19:30etan, bertso-poteoa antolatu dute Alde Zaharretik. Maddi Aiestaran, Haizea Arana eta Maite Sarasolaren eskutik “salda digerituko” dute bertsotan.
- Azaroaren 25ean, 9:00etan, neska* ikasleen ekimenarekin emango diote amaiera dinamikari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!