Gasteizko La Vitoriana okindegietako langileak soldata duinen alde mobilizatu dira
Gabonetan egingo dituzte protestak La Vitoriana okindegietako langileek. Aurrenekoa abenduaren 28an, ostegunean, egin dute: elkarretaratzea egin dute Rioja kaleko dendaren aurrean.
La Vitoriana-ko langileek mobilizazioei ekitea erabaki dute. Ogia eta opilak egiten eta saltzen ditu enpresak eta 70 langile ditu. Hitzarmen kolektiboa orain sei urte iraungi zen. ELAk eta ESK-k osatutako ordezkaritza sindikalak salatu ditu langileen “baldintza ekonomiko kaskarrak eta zuzendaritzaren negoziatzeko borondate falta”.
Azaldu dutenez, plantillaren zati baten soldatek doi-doi gainditzen dute lanbidearteko gutxieneko soldata, eta horrek miseriazko bizi baldintzak dakartza. Azken 3 urteetan enpresak 600.000 eurotik gorako irabaziak izan dituela nabarmendu nahi izan dute langileen ordezkariek, eta langileen egoera are “onargaitzago” egiten duela horrek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!