Gasteizko Itaiak mobilizazioa deitu du martxoaren 8rako, “Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki” lelopean
Mobilizazio propioa deitu du Itaiak Gasteizen martxoaren 8rako. 18:30etan hasiko da, Andra Mari Zuriaren plazan.
Emakumen langileek pairatzen duten zapalkuntza “kapitalismoaren baitan gainditzea ezinezkoa” delakoan aterako dira kalera.
Antolakundeak azaldu dutenez, emakumeen zapalkuntzaren gaindipenerako “baldintza objetiboak jarriko dituen zapalkuntzarik gabeko gizarte bat” aldarrikatuko dute: sozialismoa, beraz.
Bide horretan “antolatu eta aurrera pausoak ematera” deitu dute, baita mobilizazioetara batzera ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!