Gasteizko hainbat kaleren izenak aldatu ditu Gazte Blokeak martxoaren 3an eraildako langileak gogora ekarriz
1976ko martxoaren 3an hildako langileen izenengatik ordezkatu ditu Gazte Blokeak Gasteizko hainbat kaletako izenak.
Gazte Blokeak Gasteizko bost kaleren izenak aldatu ditu, 1976ko martxoaren 3ko sarraskian eraildako bost langileak gogora ekarriz. Gasteiz “burgesiarekin, boteretsuekin, militarrekin, gerrarekin, inperialismoarekin edota faxismoarekin zerikusia duten kale izenez josita dago” azaldu dute Gazte Blokeko kideek.
Kaleak “herri langilearenak” direla aldarrikatu dute eta, ondorioz, “1976ko martxoak 3an langileriaren eskubideen aldeko borrokan hil zituzten bezalakoen izenak egon beharko lirateke” azpimarratu dute.
Ekimenean Vicente Abreu madariaga, Teodoro Dublang y Uranga eta Aurelio Vera Fajardo Picatoste militarren izenak zituzten kaleen izenak aldatu dituzte, baita Carlos Saez de Tejada Lezama, frankismoaren propaganda aparatuko kidea, eta Serafin Ajuria Urigoitia, enpresaria, omentzen zituzten kaleen izenak ere.
Hauek dira ekimenaren irudiak:
Kapitalaren negua borrokaz berotu
Gazte Blokeak iragan larunbatean aurkeztu zuen martxoaren 3ko testuinguruaren baitan prestatutako egitaraua. Aste osoan zehar burutu dituzte ekintzak. Gaur arratsaldean, otsailak 28, Zaramaga auzoan zehar bisita gidatua burutuko dute Martxoak 3 elkarteko kideen eskutik, gaueko 21:30etan San Frantzizko elizatik abiatuta.
Asteartean, martxoak 3, Gazte Blokea Hala Bedi tabernako kantoitik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan Gasteizko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egiteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!