Gasteizko Gaztetxeak bertan behera utzi behar izan du 32. urtemuga ospatzeko programazioa
Apirilaren 28an 32 urte beteko ditu Gasteizko Gaztetxeak, COVID-19ak sortutako egoerak ordea apirilaren 17an hastekoak ziren urteurren ospakizunak bertan behera utzi behar izan dituzte.
32 urte beteko dira datorren apirilaren 28an Gasteizko Gaztetxeko ateari lehenengo ostikada hura eman zitzaionetik. Hiru hamarkadetan zehar hazi eta errotutako proiektua da Gasteizko Gaztetxea, eta, urtero bezala urteurren ospakizunak antolatuta zituzten gaztetxeko kideek apirilerako.
COVID-19aren hedapenak eragindako alarma egoerak, ordea, aurtengo urtemugarako prestatuta zegoen bi asteko programazio bertan beher autzi behar izan dute. Iragan larunbatean, apirilak 17an, ziren hastekoak 32. urteurreneko ospakizunak. Munioko etxeko kideek adierazi dute Gaztetxeko ateak irekitzeko momentua iristerakoan gogotsu egingo dutela harrera.
Hemen apirilean genuen 32. URTEAURRENAREN harira…👇👇
🌴♥️ EA EA EA, GAZTETXEA!!! pic.twitter.com/3AnB99xcyQ
— Gasteizko Gaztetxea (@GasteizGaztetxe) April 19, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!