Gasteizko Alde Zaharrean oinarrituta dagoen Goian proiektuaren programazioa urriaren 2an jarriko da martxan
12 urte bete dituen proiektuak parte-hartzea, euskara, hezkidetza, kultur aniztasuna eta elkar zaintza izango ditu lan ardatz nagusi. 18 urtetik gorako bizilagunen arteko harremanean ere indarra jarriko dute.
Goian proiektuak, Gasteizko Alde Zaharreko auzo ikuspegia duen gizarte hezkuntza proiektua, Alde Zaharreko elkarbizitza hobetzea du xede. Aniztasuna egitate gisa ulertzen duten heinean, auzoaren errealitatean oinarritu eta bizikidetza sustatu eta praktikatzea dute helburu. Parte-hartzea, euskara, hezkidetza, kultur aniztasuna eta elkar zaintza dira lan ardatz nagusiak.
Proiektuak 12 urte betetzen dituenean, argitu dutenez, auzoko espazio ezberdinak erabiliko dituzte jolasteko eta ezagutzeko: Landatxoko polikiroldegia, Auzolana Pilotalekuan eta gizarte etxea. Udalak eta Goian Kirol eta Kultur Elkarteak sinatutako hitzarmenaren bultzada ekonomikoarekin hasiko dute ikasturtea. “Proiektua egonkortzeaz gain, erronka eta helburu berriei heltzeko aukera ematen digu”.
Amaitzeko,18 urtetik gorako bizilagunak elkar topatzeko programazioa osatu dute. “Helduok ere izango dugu auzoan elkar ezagutzeko parada sukaldaritza tailer, haziera talde, futbol talde edota emakumezkoentzako gorputz adierazpen tailerren bitartez”, azaldu dute.
Informazio gehiago: www.goian.org
Tailerrak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!