Gasteizen hasiko da prekarietatearen aurkako ‘Gazte Bira’
GazteBira ekimena, Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan, Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituen egitasmoa da, Ernai gazte Antolakundeak aurkeztu duena.
“Sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadekin hautsiz, eta bizirautera kondenatzen gaituen bizi-prekarietatearen kontrako norantzan”, kaleak hartuko dituzte urriaren 11an, 12an eta 13an, Arabako hiriburuan hasiko den bira batekin.
Hiru egunetako GazteBira Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da, Bilbo eta Donostiatik igaro ostean. Honetan, hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan gazteek pairatzen duten problematika “iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emateko aukera” izango da.
Formakuntza, mobilizazio zein bestelako ekimenak bilduko ditu GazteBirak, “prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta antolatzen hasteko espazioak eskaintzearekin batera”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!