Gasteizen gertatutako azken erasoa salatu du Mugimendu Feministak
Adingabeen Fiskaltza 17 urteko neska baten bortxaketa ikertzen ari da, zazpi dira bertan inplikatutako adingabeak. Mugimendu Feministak dozenaka lagun elkartu ditu Andra Mari Zuriaren plazan erasoa gogor salatu eta autodefentsa feministarako deia eginez.
Iragan hilabetean Gasteizen gertatutako neska adingabe baten bortxaketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak gaur arratsaldean. Azken gertakariak gogor salatu dituzte eta argi utzi dute ez dutela eraso bakar bat ere erantzunik gabe utziko. Autodefensa feministarako deia egin dute.
Gasteizko Adingabeen Fiskaltza ari sexu-erasoa ikertzeko lanetan. Iturri desbeerdinen arabera zazpi adingabe daude inplikatuta 17 urteko neskaren bortxaketan eta dagoeneko bat adingabeen zentro batera eraman dute. “Sexu askatasunaren aurkako delitua” egozten die fiskaltzak zazpi gaztetatik bosti, beste biak ezin ditu inpitatu 14 urte baino gutxiago dutelako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!