Gasteizen dira Basket Beats Borders ekimeneko jokalariak
Gaur, ostirala, saskibaloi erakustaldia egingo dute, Adurtzako jaien barruan. through Alea.eus
Basket Beat Borders ekimeneko neskak Gasteizen izango dira zenbait ekitalditan parte hartzen, Euskal Herrian egiten ari diren biraren barruan. Gazteei zuzendutako kirol proiektu hau 2017an sortu zuten Shatila errefuxiatuen kanpamenduan, Beiruten (Libano), 1982an milizia libaniar falangistek eta armada sionistak historiako sarraski bortitzenetako bat burutu zuten esparruan.
Ekimenak neska-mutil palestinar errefuxiatuak, azken urteotako Siriatik etorritako errefuxiatu berriak, zein gazte libaniarrak biltzen ditu saskibaloiaren inguruan, eta topaketa esparru bat eskaintzen die haien eguneroko bortizkeria testuinguruari alternatiba bat emateko. Orain, Euskal Herrian bisitan dabiltza, saskibaloiaren bidez gazte errefuxiatuen eta emakume palestinarren errealitatea ikustarazten.
Ostegunean Araski saskibaloi taldeko kanpusean parte hartu ostean, Gasteizko taldearekin entrenamendu saioa egin dute. Ostiralean, 17:00etan, Adurtzako jaien testuinguruan, 3×3 saskibaloi erakustaldia egingo dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!