Gasteizek gastu militarra eragozpen fiskalaren bidez geldiarazteko beharra aldarrikatu du
Kale ekintza bat egin zuten atzo Arabako hiriburuko Gobernu Militarraren aurrean, gizartearen militarizazioa gero eta handiagoa dela salatzeko eta gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina babesteko. Modu sinbolikoan, misilak jaurti dituzte birziklatze-edukiontzi baten barruan.
Ostegun honetan, apirilaren 23an, gastu militarrarekiko eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina osatzen duten sindikatuek, GKEek eta elkarteek ekintza antimilitarista bategin dute Gasteizko Defentsa Ordezkariordetzaren aurrean, Leizaola plazan, Gobernu Militarra izenez ezagutzen den eraikinean.
Pertsona talde zabal batek parte hartu du protestan, eta, sinbolikoki, misilak bota dituzte birziklatzeko edukiontzi baten barruan, Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiterakoan armamentuan eta gastu militarrean egindako inbertsioak areagotu egin direla salatzeko.
Gainera, errenta aitorpenaren kanpaina betean, gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpainarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. Protestan azaldu dutenez, “errenta aitorpena egiterakoan sozialkibidegabetzat edotakaltegarritzatjotzenditugun partiden finantzaketan (esaterako, militarismoan) Estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea da eragozpen fiskala”.
“Desobedientzia zibileko ekintza hau zergen zati bat ordaintzeari uztea da, izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste ekimen herritar batzuetara bideratzeko“, gaineratu dute.
2024. urte honetan, momentuz, eta oraindik kanpainako hilabete geratzen denean, eragozpen fiskalak 50 atxikimendu baino gehiago lortu ditu Araban.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!