Gasteiz Calling, punka ez da 80.hamarkadako kontua
Azaroaren 10ean eta 11n Europa eta Amerikako Estatu Batuetako osoko punk, rock eta hardcore zaleak batuko dira Iradier Arenan. Buzzcocks, Stiff Little Fingers, Sham 69, Sick of It all edo Madball taldeak dira esanguratsuenetako batzuk.
Hirugarren urtez jarraian, Gasteiz Calling ospatuko dute Arabako hiriburuan, Iradier Arenan. Antolatzaileen arabera, “aurreko edizioa baino bi aldiz bortitzagoa” izango da azaroaren 10ean eta 11n ospatuko den edizioa.
Punk rockaren eta hardocre musikaren topaleku izango da Gasteiz azaroko bigarren asteburuan. Izan ere, Gasteiz, Arabako, Euskal Herriko, Europako eta Amerikako Estatu Batuetako zale ugari bilduko dira 24 orduz musikaz gozatzeko.
Buzzcocks, Stiff Little Fingers, Sham 69, Sick of It all edo Madball dira urte honetako kartelaren talde potenteenetako batzuk.
Aurreko urteetan, irailean ospatu zuten Gasteiz Calling. Aurten aldiz, azarora aldatu dute festibala 20 talde pasatzeko oholtza gainetik. Gatillazo, Bad Religion, Pennywise, Gorilla Biscuits edo Toy Dolls bezalako taldeak egon dira aurreko edizioetan Gasteizen.
Ibilbide laburra dauka Gasteiz Callingek. Punkak, berriz, luzea. Ez da hil, argi eta garbi.
Kartela osorik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!