Garraiolari baten laneko istripua eta heriotza salatzeko mobilizazioa egin dute Gasteizen
Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du garraiolari baten lan-istripua salatzeko. Joan den astean, garraiolari bat hil zen arrazoi ez traumatikoengatik, Araian (Araba). “Lan-istripu gehiagorik ez, prekaritateak hil egiten du” leloarekin, Posta kaleko 9. zenbakian elkartu dira dozenaka lagun, Arabako enpresen SEA elkartearen egoitzatik hurbil, garraiolariaren heriotza salatzeko.
Aurten, gutxienez 62 dira Euskal Herrian hildako langileak, eta horietatik 9, garraiolariak.
Mobilizazioan gogor salatu dute “Administrazioa garraiolarien lan-istripuen estatistikak murrizten saiatzen dela, behin eta berriz, gertaerak heriotza natural edo errepideko ezbehar gisa hartuta”. Horrelako ezbeharrak eta lan-istripu gehienak lan-baldintza kaskarren ondorio direla ohartarazi dute.
“Azken finean, gero eta estuagoa da garraiolariaren lana, bizimodua aurrera ateratzeko sektorean diren zailtasunen, azpikontratazioen, lan jardunaldi luze eta estuen edota enpresek eragindako presa eta presioen ondorio dira gertaera hauek. Estresak arazo kardiobaskularrak sortzen ditu eta, beraz, horrelako gaitzek garraiolariengan duen eragin handia, kontuan izan beharko litzateke osasun-politiketan eta laneko prebentzioan”, azaldu du LAB sindikatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!