Garoña baimenik gabe ixteagatik 18,4 milioiko isuna berretsi du Gorenak
Lehiaren Espainiako Batzordeak ezarri zuen isuna. Ibedrolak eta Endesak helegitea jarri zuten Auzitegi Gorenean, eta horrek zigorra berretsi du.
Garoñako zentrala 2012. urtean itxi zuten arren buruhauste ugari eragiten ditu oraindik. Zentralaren jabeek aldebakarreko erabakia hartu zutela argudiatuta, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak 18,4 milioi euroko isuna ezarri zien 2014. urtean. Nuclenorrek eta Enresak erabakiaren aurrean helegitea jarri zuten, baina Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko auzi gelak ebatzi du “arau-hauste oso larria” egin zutela Garoñako jabeek, eta berretsi du zigor ekonomikoa. Atzo jakinarazi zuten epaia.
Enpresek “arrazoi teknikoak eta segurtasunekoak” eman gabe itxi zuten zentrala, Lehiaren Espainiako Batzordearen arabera; halaber, “aldebakarreko erabakiak” kalte handia ekarri zuela eta enpresek “bidegabeko etekin ekonomikoa” lortu zutela nabarmendu zuen Batzordeak. Gorenak argudio horiekin bat egin du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!