Garoa Gartziandia (Zazpeko Barnetegia): “Euskararen inguruko udaleku dibertigarria da barnetegi hau.”
Uztailaren 22tik 31ra ospatuko da Zazpen euskara barnetegi autogestionatuaren 12. edizioa.
Zazpe 40. hamarkada hasieran hustutako herri bat da, Artzibarreko bailaran (Nafarroa) kokatuta dagoena, Agoitz eta Nagoreren artean. Orain dela 13 urte lagun talde bat garbitzen eta berreraikitzen lanetan hasi ziren, herriari bizia eta alaitasuna emanez.
Euskara barnetegi autogestionatuak antolatzen dituzte bertan, eta aurtengo edizioa Uztailaren 22tik 31ra ospatuko da. Ondorengo e-mail honetan eman daiteke izena: zazpekobarnetegia@gmail.com
Zazpeko barnetegi autogestionatuaren inguruan hitz egiteko Garoa Gartziandia izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Garoa Gartziandia (Zazpeko Barnetegia): "Euskararen inguruko udaleku dibertigarria da barnetegi hau."00:04:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!