Garazi Lopez de Armentia (Baratza Aretoa): “Bertakofest jaialdia galdu baino, eraldatu egingo dela ikusten dugu”
Otsailaren 14tik 16ra Bertakofest jaialdiaren azken edizioa ospatuko da Baratza Aretoan.
Datorren asteburuan, otsailaren 14a eta 16a bitartean, Bertakofest jaialdia ospatuko da Baratza Aretoan. Honen inguruan mintzatzeko, Garazi Lopez de Armentiarekin hitz egin dugu Hizpidean. Jaialdia Gasteizko edota inguruko artisten ikuskizunetan oinarritu izan dela azaldu digu eta aurtengoa azken edizio izango dela aurreratu. Hala ere, jaialdia galtzea baino, eraldatu egingo dela kontatu digu.
Aurtengo egitarauari dagokionez, ostiralean, otsailak 15, Fanny Giraud clownaren ikuskizuna egongo da, arratsaldeko 20:00etan. Larunbatean, otsailak 16, Etritus Teatroren “Ovarios verdes fritos” emanaldia, 20:00etan ere. Eta igandean, otsailak 17, Susanne Grauren emanaldia izango da 19:00etan eta ondotik, Colectivo in Extremisen emanaldia.
-
Hizpidea: Garazi Lopez de Armentia (Baratza Aretoa): "Bertakofest jaialdia galdu baino, eraldatu egingo dela ikusten dugu"00:09:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!