Gamarrako aldagelak erabiltzerik ez dagoela salatu du Gaztedik
Igandean partida erabakigarria jokatu behar du Esconsu Gaztedi rugby taldeak, baina jokalariek ezin izango dituzte kiroldegiko aldagelak erabili, haien egoera dela eta. Ardura falta egotzi diote Udalari. through Alea.eus
Esconsu Gaztedi rugby taldeko jokalariak “shock” egoeran geratu dira Gamarrako kiroldegiko aldageletara joan eta instalazioak “erabat erabilezin” ikusi dituztenean, klubak komunikatu batean adierazi duenez.
Asteburuan izango dute gasteiztarrek denboraldiko hitzordu garrantzitsuena, Os Ingleses talde galiziarraren aurka arituko baitira, bueltako partidan. B Ohorezko Maila kategorian sartzeko lehia izango da asteburukoa. Hau hala izanik ere, aldagelak erabiltzeko aukerarik ez dute izango kirolariek. Asteartean jabetu ziren egoeraz, “kasualitatez”, eta berehala egin dute horren salaketa publikoa.
“Abisurik gabe eta azpikeriaz” jokatzea leporatu diote Udalari, Espainiako ligan aritu nahi den klub baten “ohiko dinamika apurtzegatik”. Taldearen irudikoz, gutxiengoan dauden kiroletan aritzen diren taldeei egiten zaien “gutxiespenaren” adierazle da gertatutakoa. Igandeko partida jokatzea ahalbidetuko dien “mirari” baten zain daudela adierazi dute. Bestalde, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, taldeak adierazi du azken orduetan korrika ikusi dituztela beharginak, aldagelak ziztu bizian konpontzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!