Galder Barbado eta Aitor Zelaiak edozein unetan jaso dezakete Auzitegi Gorenaren ebazpena
"Alarma Gaua" egin zuten Gasteizen larunbatean bi gazteen egoera jakitera emateko. Auzitegi Gorenaren ebazpena aurkakoa bada, espetxeratuak izango dira. Elkartasun ekimen gehiago ere egingo dituzte hemendik aurrera, horien artean jaialdia ostiralean Gasteizko gaztetxean.
Sirena eta argi gorri artean, Alarma Gaua egin zuten Gasteizen larunbatean Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen egoera jakitera eman eta elkartasuna adierazteko. ANkerkeriari Stop plataformak jakitera eman du, azken asteetan egindako ekimenen bidez, edozein unetan heldu daitekeela Auzitegi Gorenaren ebazpena. Kontrakoa bada, espetxeratuak izango dira bi gazteak. Horren aurrean, plataformak elkartasuna antolatzeko hainbat bilera ireki, ekimen eta jaialdi antolatu ditu.
Otsailaren 4an, ostirala, elkartasun jaialdia antolatu dute Gasteizko gaztetxean. Datozen egunetan egingo da egitaraua publiko.
Aitor eta Galderren auzia
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!