Gaixorik zegoen langile bat kaleratu du Laminaciones Arregui enpresak
Langileen Estatutuko 52. artikulua aplikatu dute lehendabizikoz Laminaciones Arreguin, kaleratze objetiboa asistentzia faltagatik gaixo zegoen langile bati. Enpresa Komiteak irmoki salatu du kaleratzea. Datorren urtean enpresak plantilla murrizteko intentzioa dauka.
Lehen aldiz aplikatu dute Laminaciones Arreguin Langileen Estatutuko 52. artikulua, kaleratze objektiboa asistentzia faltagatik. Lanpostutik eratorritako gaixotasunen ondorioz azken hilabeteetan bajan egon den langile bat izan da kaleratua. Enpresa Komitearen arabera eraso zuzena da hau langileen eskubideekiko eta langileek osasuna zaintzeko eskubidearekiko.
Bajen ehuneko handiena lanaren ondorioz izan ohi direla azaldu du Enpresa Komiteak, enpresaren neurri faltek eraginda: katarroak, gripeak, antsietatea, kalte muskulo-eskeletikoak…
Kaleratzea “bidegabea” izateaz gain ziurgabetasun egoera batean gertatu dela adierazi dute langileek, 2020. urtean 2018an abiatutako ERTE prozesua bere azken txanpan sartzen baita. Enpresak oraindik ez du argitu zein jarrera hartuko duen baina argi utzi dio Komiteari plantilla murrizteko beharra ikusten duela. Hain zuzen, zuzendaritzak adierazpen horiek egin eta bi ordutara jaso zuten kaleratzearen berri langileek. Negoziazio prozesu baten atarian horrelako ekintzekin Laminaciones Arregui enpresak erakusten duen borondate eza salatu du langileen ordazkaitzak.
Kaleratutako langileak auzitara eramango du kaleratzea. Bien bitartean langileek ordu beteko lanuztea egin zuten atzo eta elkarretaratzeak egin zituzten Gasteiz eta Urbinako atarietan kaleratzea salatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!