Gabirel Ezkurdia: “Ez dago Pavel Gonzalez kazetariaren aurkako akusazio formalik”
"Guantanamo europar batean dute preso."
Bi urte bete ditu Polonian baldintza gogorretan preso Pavel Gonzalez kazetariak. Inolako frogarik aurkeztu gabe, zortzi aldiz luzatu diote espetxealdia. Ia erabat isolatuta daukate eta bi urte hauetan soilik bi bisita jaso ahal izan ditu.
Bidegabekeria honen aurrean, instituzio eta komunikabide nagusiek darabilten ia erabateko isiltasuna ulertzeko klabeak eman dizkigu bere laguna den Gabirel Ezkurdiak.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!