G puntuaren finala, pildora bakarrean
Ez, ezin izan dugu ekidin: bertxokotarrok ere izan ginen Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalean. Illunbeko zezen plaza bete zutenetako batzuk izan ginen, eta igande arratsaldea pasa genuen zerbeza edan eta gominolak janez, batera (zer nahi duzue esatea, horrelako konbinazioak gustatzen zaizkigu). Portzierto, zorionak Aitor Sarriegi jaun handi txit txapeldunari: merezitakoa.
Aste honetako programan pildora bakarrean laburtu dugu finalak eman zuena. Ordubetean, ti-ta, Illunben gertatu zenaren berri jakin nahi baduzue, gure podcast-ean klik egitea besterik ez duzue. Bertsolariek kantatutakoak, kronika objektibo eta kontrastatua, gure adituen iritzi bulartsuak, g puntuaren misterioak argituta (adb.: zergatik balio du tortilla prekozinatu batek 2 euro Illunben? edo, zergatik eraman zuen Irazuk jertse “sozialista estiloko” hori?)
Bitartean, zaindu zuen galtzarbeak, eta ondo portatu Olentzerorekin (hau da, ez laztandu gehiegi)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!