Ez ohiko bilera egingo du Ensanche 21ek asteazkenean, Errekaleorren eraiste prozesua azkartzeko
Errekaleor Bizirikek Herri Adierazpena deitu du Ensanche 21en bilera orduan: 18:00etan Andra Maria Zuriaren plazan. Ez ohiko bilkura honekin, prozedura judizialak ahalik eta lasterren has daitezen bilatuko dute Ensanche 21ek eta Gasteizko Udalak. BIM Survey da Udalak hautatu duen enpresa: urrian aurkeztu beharko du eraiste plana.
Irailaren 13an, asteazkenean, Ensanche 21 Gasteizko Udaleko hirigintza sozietateak ez ohiko bilera egingo du. Bilera horretan Errekaleor eraisteko planaren erredakziorako enpresa esleitzeko asmoa dute eta BIM Survey hautatuko dute horretarako. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu. Modu honetan, eraiste prozesuak beste urrats bat egingo du aurrera. Hori gutxi baliz, auzokideak identifikatzeko eta errekaleortarren aurkako salaketak jartzeko agindua onartu daiteke bileran. Ez ohiko bilkura honekin, prozedura judizialak ahalik eta lasterren has daitezen bilatuko du Ensanche 21ek eta Gasteizko Udalak.
“Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?”
Galdera hori erantzungo diote herritarren asteazkenean bertan. Errekaleor Bizirik-ek deituta, Ensahce 21en bileratik metro gutxitara “Herri Adierazpena” egingo dute eta bertan parte hartzeko deia luzatu diote Gasteizko herriari. 18:00etan izango da hitzordua, asteazkenean bertan, Andra Maria Zuriaren plazan.
Errekaleor Biziriken deialdia
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!