Ez dira konforme
Maiatzaren 5ean milaka pentsionista atera ziren Gasteizko kaleetara, EAJ-PP akordioa nahiko ez dela salatzeko. Gehiengoa pobretzen duen sistema baten aurkako “borroka globala” dela adierazi zuten.
Pentsionisten mobilizazioek ez dute etenik: astelehenero Gasteizko erdialdean eta Laudioko Udaletxean, manifestazio puntualak… Eta maiatzaren 5ean kaleak hartu zituzten, berriz ere: EAJk eta PPk adostutako igoera ez da nahikoa.
Milaka lagun, “Bataila hau irabaziko dugu” ohiukatzen duten bitartean. Maiatzaren 5eko estatu mailako mobilizazioa izan zen, baina Arabako Pentsionistak Lanean plataformako kideek bat egin zuten honekin.
Espainiako Gobernuak 2018rako prestatutako aurrekontu proiektuak atzera ez botatzearen truke, bi urtez pentsioak KPIaren arabera igotzea hitzartu zuen PP alderdiak EAJrekin (%1,6 aurten; %1,5 2019an), baina hori ez dela nahikoa aldarrikatzeko hartu zituzten kaleak pentsiodunek. Ez da nahikoa, ez dira konforme.
Hala ere, aurrerapausoa onartu zuten: “Ez gaitzatela engaina: kaleari esker irabazi dugu bataila. Ongi etorria izan dadila, baina ez dugu gerra irabazi”.
Gehiengoa pobretzen duen sistema baten aurkako “borroka globala” dela adierazi zuten pentsionistek Gasteizen. Horregatik, hainbat neurri hartzeko eskaria ere egin zieten gobernuan diren agintariei.
Maiatzaren 26an, beste manifestazio handi bat espero da; oraingoan, Euskal Herri mailako deialdia.
Pentsionisten mobilizazioek etenik ez. Gaur ere milaka lagun Gasteizko kaleetan; 26an, Euskal Herri mailako deialdiahttps://t.co/zU1UTtbwRw pic.twitter.com/aHeEeuaO0k
— Hala Bedi (@halabedi) May 5, 2018
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!