Eva Forest kafe-liburudendaren ateak abenduaren 1ean irekiko dituzte
Abendurako programatutako hitzaldi eta kultur ekitaldiak ere iragarri dituzte dagoeneko sare sozialetan.
Proiektu berria sortu da Gasteizen: Eva Forest liburutopia. Santa Maria kantoiko 4. zenbakian Eva Forest kultur-elkarteak irekiko duen kafetegi eta liburu-denda da liburutopia. Formakuntzak, hitzaldiak eta kultur ekimenak ere emango dituzte espazio horretan.
Dagoeneko iragarri dute sare sozialetan abenduko egitaraua. Hilaren 1ean irekiko dituzte liburutopiaren ateak, arratsaldeko 19.00etan, brindis eta guzti.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!