“Euskararen kontrako oldarraldian CCOO sindikatuak duen erantzukizuna” salatzeko pintura bota dute sindikatuak Gasteizen duen egoitzan.
Ekimenaren bideoan ikusi daiteke nola hainbat pertsonek CCOO sindikatuak Gasteizko Gaztelako kalean duen egoitzako ataria pintura gorriz eta euskararen aldeko aldarriekin margotzen duten.
Bideoarekin batera Hala Bediri bidali dioten oharraren arabera “gaur egun jasaten ari garen euskararen kontrako oldarraldian, CCOO sindikatuak duen erantzukizuna salatzea” izan da ekimenaren helburua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!