Euskaraldiaren simulakroa egingo dute Lautadan
Urriaren 21etik 27ra arte egingo dute, entitate berrien babesarekin. through Alea.eus
2020ko Euskaraldiaren simulakro txiki bat egingo dute Lautadan, zazpi egunez: urriaren 21etik 27ra. 2018an bezala, ahobizi eta belarriprestek parte hartuko dute, eta edizio berri honetan entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin.
2019 eta 2020ko berrikuntza hauxe da: elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituzte, entitateak parte-hartzaile izango dira, erabakiak eta neurriak hartuko dituzte. Euskaraz ulertzen dutenak aktibatu behar dituzte, aireguneak sortuz edo kideak babestuz.
Lautadako aurtengo simulakroan ez da izena eman behar, baina txapak banatuko dituzte urriaren 7tik aurrera. Hona hemen argibide guztiak: https://lautada.euskaraldia.eus/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!