Euskara | Soziolinguistikaren oinarriak, hizkuntzen heriotza, globalizazioa eta hizkuntza gutxituak
Geu elkarteko Irati Iciarrekin euskarari buruzko kolaborazioaren estreinaldia.
Gaurkoan izan dugu lehenengoz Irati Iciar Hizpidean, euskarari buruz egingo duen kolaborazioaren lehen atalean. Gai asko landuko ditugu irrati urte honetan zehar, euskara ardatz gisa hartuta. Gaurkoan, kontzeptu orokorrak azalduz hasi zaigu Iciar. Soziolinguistika zer den azaldu digu, eta euskal hiztun komunitateaz aritu gara. Komunitate horren kezkak izan daitezkeen batzuetan ere sartu da gaurkoan, hizkuntza gutxituez eta hizkuntzen heriotzaz hitz egin digu.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Euskara | Soziolinguistikaren oinarriak, hizkuntzen heriotza, globalizazioa eta hizkuntza gutxituak00:31:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!