Euskal selekzioaren aldeko aldarria eraman dute Konstituzio plazara
Ekainaren 15eko arratsaldean Espainiako selekzioak partidua jokatu zuen Portugalen aurka. Besteak beste, Alderdi Popularreko gazteek deituta, partidua ikusteko deia zabaldu zuten, Konstituzio Plazako pantaila erraldoi batean.
Talde batek, ordea, protesta egin zuen inguruan, ikurrinak lagun. Behin eremuan sartuta, Ertzaintzak gutxienez bost gazte identifikatu zituen eta haietako bat, poliziek esan diotenez, mozal legearekin zigortuko dute argazkiak ateratzeagatik. Protesta egin dutenek poliziaren presentzia handia salatu dute: patruila ugari eta kalez jantzitako ertzainak. Behin protesta amaituta, “Ikurrina bai, espainiola ez” eta “Independentzia” oihuekin jarraitu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!