Euskal Herriko pentsiodunen bizikleta martxak Gasteizera ekarri du 1080 euroko gutxiengo pentsioen aldarrikapena
Ekainaren 13an, iragan astelehenean, hasi zuen Euskal Herria zeharkatuko duen bizikleta martxa Pentsiodunen Mugimenduak. Hamahiru egunez, “jai eta aldarrikapen giroan”, Euskal Herriko lurralde guztietan izango dira, pentsio publiko “duinak, bidezkoak eta nahikoak” eskatzeko.
Atzo, igandea, Gasteizen izan zen martxa. Gaur, berriz, Legebiltzarrera bertaratu dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren aldarrikapenak helaraztera: 1080 euroko gutxieneko pentsioa, Zerbitzu Publikoen defentsa eta Zainketa Partekatuen Lana. Orain tramitazioan dagoen diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) legeari egin nahi diote ekarpena aldarrikapen horiekin.
2023ko aurrekontuetan 1080 euroko osagarria jasotzea ere eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, Estatuko Gobernuak gutxieneko pentsio hori ezartzen ez duen bitartean.
Donostian ekin diote bizikleta martxari eta bertan amaituko da larunbatean, ekainaren 25ean,manifestazio nazional batekin. Herritar orori egin diote protestan parte hartzeko deia “guztion eskubideak” baitira jokoan, “gaurko eta etorkizuneko pentsiodunenak”.
PENTSIONISTAK AURRERA!
Gaur 11etan plazara pic.twitter.com/LILHlHuO3B— Arabako Pentsionistak Lanean (@arabakozaharrak) June 20, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!