Euskal Herriko neska* gazteen udaleku feministak hasi dira Ozaetan
Euskal Herriko txoko ezberdinetako 100 neska* batu dira Ozaetan aurtengo Udaleku Feministei hasiera emateko. Irailaren 2ra arte elkarrekin hausnartzeko eta gozatzeko aukera izango dute bertaratu direnek, egitarau oparoa antolatu baitute.
Abuztuaren 30ean, ostegunean, hasi dira II.Udaleku Feministak Ozaetako Sorgingunean. Goizeko hamarretan autobusa irten da Gasteizko autobus geltokitik eta lehen parte hartzaileak 11:00etarako iritsi dira. Kanpinak muntatu bitartean kotxeetan beste hainbat neska* ailegatu dira.
Ordubatak aldera ongi etorria egin dute. Udalekuen azalpen txiki bat eta oharrak azaltzearekin batera proposamenak jaso dituzte, bertaratu direnen ekarpenak jasotzeko asmoz. Horren ostean, bakoitzak etxetik ekarritako bazkaria jan dute.
Arratsaldean berriz, ezagutza jolasak egin ostean, esperientziak trukatu dituzte. Merienda jateko aukera ere eduki dute gazteek, eta tarte hau aprobetxatu dute argazki baten bidez Uharteko erailketa salatzeko eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko. Arratsaldeko azken ekintza Itziar Gandarias ikerlari feministak eman duen intertsekzionalitateari buruzko hitzaldi tailerra izan da. Afalosterako “Ongi etorri Fest” antolatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!