“Euskal Eskola Publikoaz Harro!” kanpaina aurkeztu zuten atzo Gasteizen
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gastizko plataformak agerraldia egin zuen atzo beste hainbat eragilerekin Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean hezkuntza sistema publikoaren defentsa egiteko kanpaina aurkeztu zuen atzo.
Agerraldia egin zuen atzo Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak hezkuntza eremuan jarduten duten beste hainbat eragile eta elkarteren laguntzaz “Euskal Eskola Publikoaz Harro” kanpaina aurkezteko. EAEko ikastetxe, eskola, haurreskola eta laguntza zentro guztiekin egingo dute harremana orain hezkuntza-sistema publikoaren defentsa egiteko helburuarekin.
Eskola Publikoaren defentsan manifestu bateratua aurkeztu zuten atzoko agerraldian parte hartu zuten eragileek. Hezkuntza publikoa “historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat” dela adierazi zuten. Euskal eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta esukal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu zuten, “herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta ume guztientzat aukera-berdintasunaren alde eginez”.
Euskal Eskola Publikoaren aldarrikapena egiteko helburuarekin jaiotako egitasmoa da atzo aurkeztutakoa. Besteak beste, Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeria edota Gobernuak onartu nahi duen Hezkuntza Lege berria seinalatu zituzten Euskal Eskola Publikoak bizi dituen mehatxuen artean.
Eskola Kontseiluei, Guraso Elkarteei eta Hezkuntza Publikoarekin bat egiten duen eragile orori luzatu diote kanpainarekin bat egiteko deia manifestuari atxikimendua emanez eta kanpainaren aldeko argazkiak ateraz. Kanpaina Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformatik sortua bada ere eragile bakoitzak kanpaina bere egitea eskatu dute, ikasle, irakasle eta familia guztiei zabaldu dadin. Kanpainak aurrera egin ahala asotako atxikimendu guztiekin prentsaurreko anitz bat eta mobilizazio erraldoi bat egingo dutela iragarri dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!