Europara begira | Hibai Arbide kazetaria, pertsonen trafikoa egitea leporatutako suhiltzaileen absoluzioaz eta Rouvikonas talde anarkistaz
Europara begira jartzen gara astean behin, eta Hibai Arbide kazetariaren txanda izan da gaur. Atenas eta inguruan gertatzen denaren berri ematen digu kazetariak hilean behin, eta gaur Lesbosen egindako epaiketa bat izan du hizpide: Proem Aid elkarteko bi suhiltzaile sevillar absolbitu zituzten atzo bertan, pertsonen trafikoa egitea leporatuta epaitu ostean.
Gainera, Rouvikonas talde anarkistari elkarrizketa egin berrio dio Arbidek: Greziako talderik ezagunena da eta aurki egongo da ikusgai elkarrizketa jasotzen duen bideoa Telesur katean. Estreinatu aurretik, baina, aurrerapen txiki bat egin dio HIZPIDEA magazinari.
-
Hizpidea: Europara begira | Hibai Arbide kazetaria, pertsonen trafikoa egitea leporatutako suhiltzaileen absoluzioaz eta Rouvikonas talde anarkistaz??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!