Igor Uriartek euroaginduaren mehatxupean amaituko du Frantziako kondena
Igor Uriarte gasteiztarrak, “Txopo”k, martxoaren 23an amaituko du Frantziako espetxealdia. Hori da Frantziako justiziak otsaila hasieran ezarri zion data berria. Irailean epaitu zuten Uriarte, beste bost lagunekin batera, tartean, Raul Aduna gasteiztarrarekin. “Txopo”-ri sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten; Adunari, aldiz, zazpi urtekoa.
Beraz, datorren martxoaren 23an, espetxealadia amaitu eta kaleratze eguna du Uriartek baina aske utzi eta etxera itzuli beharrean, Madrilera estraditatuko dute, bertan berriro epaitua izan dadin. Horren berri eman du Kalera Kalerak, Espainiako Estatuan espetxeratua izateko arriskuaz abisatuz.
Euroagindua, Ekin antolakundearen aurkako polizia operzio batengatik luke pendiente: kausa honen epaiketara ez zen aurkeztu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!