Estibaliz Linares: “Ziberjazarpena jende askok ikusten du, eta hori ez da ahazten”
Mundu digitalean ematen diren jazarpen mota ezberdinei buruz hitz egin dugu Linares ikertzailearekin.
Ziberjazarpena deitzen dio Estibaliz Linaresek internet bidezko jazarpenari, xantaiak, presioak, kontrola, irainak eta beste gauza asko sartu daitezke izen horren barruan, baina sexting, sextorsion, grooming eta estiloko hitzek ez dute balio Linaresentzako. Euskarazko izena eman nahi dio, gurean oso erreala den fenomeno honi gertuko tratua emateko, ezpaita urruneko kontua.
Ziberjazarpenaren forma ezberdinez, perfilez, bilakaeraz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlariarekin. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Estibaliz Linares: "Ziberjazarpena jende askok ikusten du, eta hori ez da ahazten"00:23:27
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!