Esti Redondo (Joxemi Zumalabe): “Bilerak eramateko moduak ere esanahi politiko bat dauka”
Joxemi Zumalabe elkartetik “Gatzozpindu: Dinamizazio politikorako ikastaroa” aurkeztu dute, kolektiboetako kideei tresna berriak eskaintzeko asmoarekin. Talde dinamika ezberdinak, gatazkei aurre egiteko moduak, botere harremanak era osasuntsuan kudeatzeko bideak, eta beste hainbat kontu topatu ahal izango dira ikastaro honetan.
Esti Redondo izan dugu Hizpidean, eta proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Ikastaroa hartzeko hautua kolektiboek hartu beharrekoa dio, kide bat edo batzuk joaten badira ere, kolektibo barruko dinamikak eraldatzeko asmoarekin antolatzen baitira. Ikasketa hauek era kolektiboan lantzeko erabakia hartu beharko litzateke.
Eraso matxisten prebentziorako materiala ere eskainiko da bertan, eta erasoen inguruko gogoeta bultzatuko da.Kohesio sentimentuak, partaidetza, erabakiak hartzeko moduak… hainbat esparru ezberdin landuko dira, kolektiboen jarduna hobetzeko balioko dutenak.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, edo ikastaroan izena emateko joxemizumalabe.eus web orrialdera jo. Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
-
Hizpidea: Esti Redondo (Joxemi Zumalabe): "Bilerak eramateko moduak ere esanahi politiko bat dauka"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!