Estatu kolpe saiakera Bielorrusian eta Afganistango egoera
Ekonomia eta geopolitika kolaborazioa, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin.
Bielorrusian izandako estatu kolpe saiakeraz aritu zaigu Adrian Zelaia. Hitz egin izan dugu herrialde honetaz gehiagotan, anomalia bat delako Europan halako herrialde bat izatea, enpresen %80a estatuaren eskuetan dago, % 0 langabezia tasa… eta daukan kokapen geografikoagatik ere garrantzia berezia hartzen du, Errusia inguratzeko saiakeretan oztopo egiten duelako. Estatu kolpe saiakera bat jasan zuen Bielorrusiako gobernuak, eta horri buruz hitz egin digu Zelaiak, bai kolpe saiakeraz eta baita horren esanahi geopolitikoaz ere.
Bestalde, Afganistango egoera ere azaldu digu. Joe Bidenek eta NATOk tropak aterako dituztela iragarri dute, baina egiaz Trumpek adostutako irteera data atzeratzea ekarri du horrek. Zalantza berriak sortzen dira Afganistanen dauden interesei buruz.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!