“Estatu argentinar eta txiletarrak lurra eskaintzen diete latifundista eta botere ekonomikoei, maputxeen kontra”
Iban Gartzia, Wallmapu Euskal Herria eta Askapena kolektiboetako kidea izan dugu Kantoian, herri maputxeak Txile eta Argentinako estatuten partetik jasatzen duen zapalkuntza salatzeko.
Beste hainbat gauzaren artean, Celestino Cordova machiaren egoera kontatu digu. Gulumapun (Txileko estatuaren menpeko wallmapun), 102 egunez egon da gose greban maputxeen figura espiritual hau, bere “rewe”-ra (gune sakratura) 48 orduz ateratzeko eskaera defendatzeko.
Bestalde, Puelmapun (Argentinar estatuaren menpeko wallmapun) Benetton enpresak egindako sarraskiak ere salatu ditu Ibanek. Benetton multinazionala bertako latifundista handienetakoa da, eta Argentinar estatuaren babespean maputxeen lurren jabetza pribatua dauka, bertan bizi diren komunitateen kaltetan.
Elkarretaratzeak egin dira Bilbon eta Gasteizen aste honetan herri maputxearen egoera salatzeko, eta datorren astean ere bi ekimen egingo dira Errekaleor Auzo Askean, maputxeekiko elkartasuna erakusteko. Asteazkenean, maiatzak 9, dokumental erakusketa bat izango da. Larunbatean berriz, hilaren 12an, arratsaldeko 7retatik aurrera hainbat ekintza egingo dira (afaria barne), eta bertatik lortutako dirua Celestino Cordova preso politikoaren familia laguntzeko bidaliko da.
-
Kantoia: "Estatu argentinar eta txiletarrak lurra eskaintzen diete latifundista eta botere ekonomikoei, maputxeen kontra"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!