Ertzaintzak bortizki kargatu du eta hainbat lagun zauritu ditu, emantzipatzeko ezintasuna salatzeko gazte batzuek etxebizitza bat hartu ostean
[Gedar-en irudiak]
Gedar Langile Kazetak jakitera eman duenez, gazte langileen emantzipatzeko eskubidea aldarrikatzeko protesta gisa, gazte batzuk Gasteizko Alde Zaharreko arkupeetako etxe huts batera sartu ziren larunbat iluntzean.
“Politikarien promesa faltsuen aurrean, emantzipatzeko eskubidea borrokatzera” leloarekin pankarta bota zuten balkoitik behera. Bestalde, etxe barrutik adierazpenak ere egin zituzten gazteek, salatzeko “etxebizitza negozio-iturri den bitartean” politikarien “promesa faltsuek ez dutela balio” eta “langile-espazioak sortzera eta defendatzera” deitu zuten.
Gaur gauean, goizaldean, Ertzaintza bertaratu da eta bortizkeria ikaragarriz jo du etxebizitza barruan zeuden gazteekin elkartasunez bertan zeuden lagunen aurka. Gedar-ek zabaldutako irudietan ikusi daitezke poliziaren karga gogorrak, borraz, bultzaka zein ezkutuekin. Hainbat zaurituren irudiak ere zabaldu dituzte.
Gazte bat atxilo eraman zuten.
⚠️ Ertzaintza sekulako bortizkeriaz ari da Gasteizen: emantzipatzeko ezintasunaren kontra protesta egiteko, etxe batera sartu dira zenbait gazte iluntzean, eta kanpoaldean dauden pertsonen kontra kargatzen ari da Polizia. pic.twitter.com/BPrpSh4Efm
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) March 31, 2024
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!