Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek
Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen azterketak.
Barcelona Posa’t Sostre eta Oasi Urbà kolektiboetako arkitektoekin elkarlanean aurkeztu dituzte Etxebizitza Inspekzio Teknikoak Errekaleorreko bizilagunek.
Arkitektoek ondorioztatu dute auzoaren egoera orokorra “ona” dela eta etxebizitzak “bizigarriak” direla.
Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen azterketak.
Ez da arkitekto talde batek Errekaleorreko etxeen egokitasuna frogatzen duen lehenbiziko aldia. 2017an 16 arkitektoek sinatutako informe bat aurkeztu zuen auzoak, etxeen egokitasuna seinalatzen zuena.
“Errekaleorreko etxeak duinak dira eta hala izan dira beti”
Errekaleorreko bizilagunek prentsaurrekoa egin dute ikerlan teknikoen txostena aurkezteko. Adierazi dute, “Errekaleorreko etxeak duinak direla eta hala izan direla beti”, Udaletxeak esan izan duenaren kontra. Espekulazioa egotzi diote udaletxeari auzoa hustu izanagatik: “Ez gaitzaten engaina, 14. sektore famatua gentrifikazioaren menpe erori izan ez balitz, udaletxeak eta Ensanche 21-k ez lukete inoiz auzokideen zein haien etxeen gaineko interesik agertuko. Baina joan nahi ez zutenak botatzeko aitzakia topatu zuten eta auzo oso bat desjabetu zuten, auzokideen agentzia errespetatu gabe”.
Bestalde, Errekaleor Bizirikeko kideek egiten dugun etxeen mantenimendu eta hobekuntza lana “ezin hobea” dela adierazi dute txostenean oinarrituta. “10 urte daramatzagu jada tapiatu eta eskonbroz bete zituzten etxeak zaintzen eta konpontzen”, esan dute.
Komunitate eta antolakuntza eredu berri bat eraikitzen eta hori sostengatzen duten oinarri politikoak egunero indartzen dituztela adierazi dute Errekaleor Bizirikeko kideek. Gogorarazi dute, gainera, EIT-az gain, duela gutxi EHU-ko ikerlari batzuek argitaratutako energia kontsumoaren inguruko ikerketa bezalako informeek “bide onetik” doazela adierazten dutela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!