Erreferenduma ez dela delitua aldarrikatu dute ehunka langilek
Gehiengo sindikalak lanuzteak deitu ditu gaur Euskal Herrian, Katalunian burutzen ari den greba orokorra babestu eta Erreferenduma delitua ez dela aldarrikatzeko. Elkarretaratze jendetsua egin dute Andra Mari Zuriaren plazan.
Greba Orokor eguna dute gaur Katalunian, Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka. Euskal Herrian, aste osoan zehar jazo dira mobilizazioak eta gaurkoan langileak atera dira kalera protestatzera, gehiengo sindikalak deitutako mobilizazioetan
ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuen deialdiarekin bat eginik ehunka langile batu dira lanuzteetara. “Erreferenduma ez da delitua” lemapean erabakitzeko eskubidearen defentsan atera dira kalera.
Gamarra, Betoño, Ali-Jundiz eta Gojain industriaguneetan elkarretaratzeak burutu dituzte langileek, baita Txagorritxu eta Santiagoko ospitalean, Eusko jaurlaritzan Tuvisan eta FCC enpresan esaterako. Mobilizazio jendetsuena 12.00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan egin da. Elkarretaratze guztietan bihar Gure Esku Dago-k Donostian deitu duen manifestaziora batzeko deia luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!