Ernaiko kideek Gasteizko El Corte Inglesen “ateak itxi” dituzte
Merkatal zentroaren aurrean protesta egin dute gazteek, sistema kapitalistak sortzen duen prekarietatea salatzeko. Otsailaren 16an Bilbon egingo duten manifestaziora dei egin diete Euskal Herriko gazteei.
Ostegun arratsaldean ekintza egin dute Ernaiko kideek Gasteizko El Corte Ingles merkatal zentroaren atarian. Sistema kapitalistak gizartea orokorrean eta gazteak bereziki prekarietatera kondenatzen dituela salatu nahi izan dute horrela.
Saltokiari “ateak itxi” dizkiote zinta hori eta pankarten bidez, eta otsailaren 16an Bilbon antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Larrialdi egoeran gaude, prekarietateari ateak itxi lelopean egingo dute manifestazioa, 17:00etan, eta Euskal Herriko gazteei bertan parte hartzeko deia egin diete, “egoera honi kolektiboki erantzuteko”.
Albiste hau topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!