Ernaiko kide batek Gasteizko Epaitegian deklaratu du, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira
Pasa den maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituzten Ernaiko kideek, "gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa sozialaren eta burujabetza aldarrikatzeko". Guztira 9 prozesu judizial ireki dituzte mobilizaizoen harira, eta gaur deklaratu du azkenak.
Elkarretaratzea egin dute gaur epaitegien aurrean Enaiko kideek, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira deklaratu behar izan duen gazteari babesa adierazteko. Gazteek bizi duten “larrialdi egoera” salatu eta “duintasuna” defendatzeagatik kalera atera direnen aurkako errepresioa salatu dute: “PNVk aski ondo egiten dakiena egin zuen: bere matoi uniformatuei gazteon kontra oldartzeko karta zuria eman zien, hainbat atxilotu eta beste hainbeste zauritu eraginez. Ostera, 9 prozesu judizial eraiki dituzte gure aurka, azkena gaurkoan deklaratzera deitua izan den gazte arabarrarena”.
Maiatzaren 7an, «Larrialdi egoeran gaude. Eraldaketa soziala eta burujabetza» lelopean manifestazioak deitu zituen Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Dozenaka lagun bildu ziren Gasteizen. Manifestazio amaieran, Legebiltzarrean, gogor oldartu zen Ertzaintza manifestarien aurka. Hainbat izan zirenkolpatuak, eta gazte bat atxilo eraman zuten. Ospitalean artatu behar izan zuten. Bilbon eta Gasteizen izandako Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz, guztira 9 gazte izan dira auziperatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!