Ernaik hezkuntza eta burujabetzaren inguruko jardunaldiak antolatuko ditu Gasteizko campusean
Azaroaren 10 eta 11an izango dira. Unibertsitate ereduaren, hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketaren eta burujabetza prozesuen inguruko hitzaldi eta mahainguruek ezaugarrituko dute “Ez gaude konforme!” lelopeko bi eguneko egitaraua.
Gaur, urriaren 6an, aurkeztu dute Ernai gazte antolakundeko kideek Gasteizko campusean bertan ospatuko duten burujabetza jardunaldi nazionala.
Jardunaldietan jorratuko diren ardatzak hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketa eta burujabetza prozesuak izango dira. Horiek lantzeko asmoz, formakuntzarako, eztabaidarako eta aisialdirako aukera egongo dela jakinarzi dute, eta mobilizaziorako tartea ere izango dela. Antolatzaileen helburua bertaratzen den gazte eta ikasle orori Ernaik hezkuntzaren eremuan eta, zehazki, unibertsitateetan, duen eskaintza eta proiektu politikoa zabaltzeko eta eztabaidatzeko aukera ematea da.
Azaroaren 1o eta 11an izango dira jardunaldiak. Aurrerago egingo dute publiko egitarau osoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!