Ernaik Gasteizko hiri eredu autoritarioaren gorakada salatu du
Gasteizko Ernai kolektiboak hiriko polizia indarren gehiegizko presentzia eta hiri eredua kritikatu ditu.
Ernaik azpimarratu duenez, azken urteetan polizia indarren gorakada nabarmena izan da Gasteizen, segurtasunaren izenean gazteak eta herritarrak kontrolatzeko asmoz. “Segurtasun ezaren sentsazioa kapitalismoaren problematika orokorragoak ezkutatzeko fenomenoa da”, adierazi dute.
EAJ-PSEren udal gobernua kritikatu dute, Gasteizko kaleak indar polizialei irekitzeagatik eta haien ratioa handitzeagatik. “Eusko Jaurlaritzari eta Udalari egoera eskuetatik joan zaie”, gaineratu dute.
Ernairen arabera, polizia indarrek arrazakeria, matxismoa eta espainolismoa sustatzen dituzte, eta herritarren aurkako errepresioa baliatzen dute. Azken kasu gisa, “huelga de celo” aitzakiapean udaltzainek zigor neurrigabeak ezarri dituztela salatu dute.
Ernaik mobilizazioak eta sare sozialetan informazioa zabaltzeko deia egin du, hiri eredua eraldatzeko eta gazteriaren eskubideak defendatzeko.
Hurrengo egunetan errepresioari aurre egiteko gida aurkeztuko dutela jakinarazi dute.
Hemen uzten dizuegu dokumentu osoa: Polizia- Gasteizko hiri ereduan sakontzen
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!