Eriz Izkierdo (Sastraka Gaztetxea): “Espazio hau herriarena izan behar da”
Abuztuko sutearen ondoren, konponketa lanetan dabiltza Portugaleteko Gaztetxean.
Uztailean okupatu, eta abuztuan nahita eragindako sute bat jasan behar izan zuten Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko kideek. Sutearen inguruko irregulartasunak, proiektuaren bilakaera, herrian izandako harrera eta aurrera begirako asmoak azaldu dizkigu, besteak beste, Eriz Izkierdo Sastrakako kideak.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!