Eraso matxisten kontrako protokoloa martxan jarriko du aurten ere Mugimendu Feministak
Auzoetako zein Gasteizko jaietan egongo da erabilgarri. Aurten WhatsApp zein Telegram aplikazioen bidez ere komunikatzeko aukera egongo da, ohiko deiez gain.
Beste urte batez, Eraso Matxisten Kontrako Protokoloa martxan jarriko du Gasteizko Mugimendu Feministak. Erabilgarri egongo da auzoetako zein Gasteizko jaietan. Telefono deiez gain, aurten WhatsApp eta Telegram aplikazioen bidez ere egongo da komunikatzeko aukera. Erasoak salatzeko telefonoa, aurten, hauxe da: 747 414 834.
Indarkeria matxistari erantzuteko “erantzun zuzena, kaleko presentzia, indarkeria matxistarik gabeko espazioen borroka eta alternatiben eraikuntza” aldarrikatu ditu Mugimendu Feministak.
Hiru helburu dituen protokoloa
Eraso matxista bat hamaika forma har ditzakeen eraso bat da, sexu, genero, sexu aukera, identitate edota itxura fisikoari dagozkion heteronormatibitatetik zehaztutako adierazpenak ez betetzearen ondorioz ematen dena. Adibidetzat jarri dituzte iraingarria edo umiliagarria den edozein komentario, zein beste edozein hitzezko gehiegikeria, iseka, piropo, jazarpen edo onartua edo adostua ez den edozein konkatu fisiko.
Gasteizko Mugimendu Feministaren protokolo honek hiru helburu nagusi ditu:
1. Jendartean gaiaren inguruko kontzientziazioa lantzea eta erasoen kontra egitea guztion ardura eta konpromisoa dela ulertaraztea.
2. Eraso baten aurrean hainbat neurri zehatz martxan jartzea ikuspegi feministatik erantzuteko.
3. Bollera, trans eta emakumeak jaietan subjektu aktibo bilakatu eta erasoen aurrean erantzuteko autodefentsa feministaren aldarria zabaltzea.
Eraso Matxisten kontrako protokoloa martxan jarriko dugu aurten ere.
Auzoetako zein Gasteizko jaietan egongo da erabilgarri: aurten WhatsApp zein Telegram aplikazioen bidez ere komunikatzeko aukera egongo da, ohiko deiez gain.
📞747 414 834 izango da erasoak salatzeko tlfnoa pic.twitter.com/6GmVIJOTF2
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) May 27, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!