Eraso homofoboak salatu ditu Gasteizko TransBolloMarika Sareak
Gasteizko Transbollomarika Sareak eraso homofoboak eman direla salatu du: erasoak fisikoak izan dira, baina eraso berbalen berri ere eman dute. Tartean, “jarraipenak eta jipoiak” salatu ditu Sareak, “hainbat pertsonen askatasun sexualaren jardunerako eskubidea” urratuz.
Gasteizko Udalak, maiatzaren 17an – LGTBIfobiaren aurkako egunean -, aniztasun afektibo eta sexuala eta era askotako genero identitateak goraipatzen dituen hiria aldarrikatu zuen, “heterosexualitatea arau ez duen hiri bat”. Sareak, orain, konpromiso hauek betetzera deitu ditu arduradun ezberdinak, “eraso homolesbotransfoboak jazo ez daitezen berma dezan”.
Udaltzainen jarrera “ezegokia”
Bestalde, biktimekiko Udaltzaingoaren jarrera desegokia izan dela salatu du TrasBolloMarika Sareak. “Norbanako batek eraso bat pairatzen duenean, ez du zertan azaldu erasotua izan den lekuan zertan ari ote zen. Erasotutako pertsonarekiko asistentziak beharko luke garrantzitsuena, erasoaren larritasunarekin eta motibazioarekin batera”, azaldu dute. Beraz, udaltzainek, asistentzia albo batera utzi zutela adierazi nahi izan dute.
Elkarretaratzea asteazkenean
Eraso hauek salatzeko, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, ekainaren 14an, 19:30ean Andra Maria Zuriaren enparantzan, “eraso hauek guztiak salatzeko eta gure hiriko kaleetan gorrotoak kabidarik ez duela argi uzteko”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!