Entzun: Hedabideak euskal herrian: 30 urte eta gero zer
Aurreko asteazkeneko mahainguruko audioa duzue hemenen entzungai.
Aritz Agirre (Euskadi Irratiko albistegien zuzendaria), Gorka Bereziartua (Argiako kazetaria), Agus Hernan (Antxeta irratiko zuzendaria), Iñaki Soto (Garako zuzendaria) eta Alberto Barandiaran (Hekimeneko zuzendaria)izan ziren hizlari.
Azken hogeita hamar urteotan euskal hedabideetan eman den bilakaera, , sektorearen osasunaz, nazio ikuspegiaz etab jardun zuten.
Gogoratu, hurrengo asteazkeneko zita, “Que vienen los vascos“ bigarren mahaingurua, maiatzak 23 iluntzeko 19:30ean izango dela Ignacio Aldekoa kultur etxean izango dela. Hizlariak: Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikarako sailburuordea), Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Aldundiko euskara zuzendaria), Jon Sarasua (kulturgile eta irakaslea) eta Ramon Etxezarreta (PSEko kidea).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!