Energia berriztagarriak Araban, arriskuak eta arazoak. “Ezer ez da hain erraza”
Mikel Oterorekin kolaborazioa lurraren defentsari buruz.
Fotoboltaikoak, eolikoak… energia berriztagarrietara trantsizioa egiteko aldarriak indartsu entzuten dira Euskal Herri osoan, eta baita Araban ere. Baina bide hori ez da hain erraza, eta energia berriztagarriek ere badakartzate arazo batzuk, lurraldearen erabilerarekin lotuak batez ere. Energia fosilak alde batera utzi behar baditugu, 2050erako karbono neutraltasuna lortuaz (gobernu ezberdinek hartutako erabakia edo asmoa), nola egin dezakegu?
Argi pixka bat botatzen saiatu zaigu Mikel Otero, eta ohartarazi beharreko zenbait alderdi ilun ere bai. Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!