Eneko Bidegain eta Ainhoa Larrañaga (Izan ala ez izen): “Antolaketa administratibo zatitua gailentzen da Euskal Herriaren iruditegian”
Euskal Herriaren irudikapena aztertu dute euskal hedabideetan. Nazio izaera galtzen doala ondorioztatu dute.
“Izan ala ez izen: Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan” liburua ondu dute Ainhoa Larrañaga, Zuriñe Maguregi eta Eneko Bidegainek. Euskal Herria, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria nola erakusten dira hedabideetan? Ze bilakaera izan du Euskal Herriaren iruditegiak? Ze muga eta ze aukera dauzkate kazetariek egoeraren tratamendua egiteko?
Galdera hauek eta gehiago izan dituzte ikerketaren abiapuntu. Ainhoa Larrañaga eta Eneko Bidegain izan ditugu gaur Hizpidean, eta ikerketaren ondorioak plazaratu dituzte gurean. Egungo egoerari aurre egiteko aholku sorta ere ekarri dute, kazetari eta hedabideek kontuan hartzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Eneko Bidegain eta Ainhoa Larrañaga (Izan ala ez izen): "Antolaketa administratibo zatitua gailentzen da Euskal Herriaren iruditegian"00:33:10
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!